Deskribapena

Lerro-itxurako ibilbide hau Interpretazio Zentrotik bertatik abiatzen da Saibi mendira. Zorua hormigoizkoa da, zabala eta oztopo bakoa, baina zentrotik beheranzko aldapa dago, eta horrek zaildu egin dezake motorizatu gabeko gurpil-aulkiekin ibiltzea. Motordun gurpil aulkiek ez lukete arazorik izango. Euria egiten badu, litekeena da zorua irristakorra izatea eta putzuren bat sortzea.

Ibilbide laburra da, baina Urkiolako santutegirako eta Durangaldeko mendietarako ematen duten ikuspegi ederrak dauzka, esaterako, Alluitz-Anboto mendigunea.
Interpretazio Zentroan eta Urkiolako Santutegiaren ondoko aterpe publikoan egokitutako komunak daude.

Azpimarratzekoak

  • Urkiolako Natura Parkeak Aramotz mendilerroko lursail garaienak biltzen ditu. Kareharrizko hesi handi bat da Bizkaiko Arratia, Durangaldea eta Arabako Aramaio bailararen artean, eta Kantauriko eta Mediterraneoko arroak bereizten ditu. Paisaia malkartsuak gustatzen bazaizkizu, hauxe da zurea.
  • Parkeak hainbat mendilerro eta kareharrizko haitz, sakan eta haran sakon ditu, mendizaletasun eta mendi-ibilietarako zaletasun handia piztu duten gailurrekin.
  • Anboto, bere tontorrik garaiena, sarri bisitatzen da. Bertan, erreferentzia mitologiko bezala, Mariren kobazuloa dago.
  • Parke naturalak Urkiolako santutegitik hartzen du izena, San Antonio Abad eta San Antonio Paduakoaren omenez eraikia. Santutegiaren aurrean, bikotekidea arin topatu nahi dutenentzat erromes egiteko lekua den harri sinboliko bat topatuko duzu. Elezaharraren arabera, nahikoa da harriari hiru bira ematea helburu hori lortzeko.
  • Urkiolako Mendatean Toki Alai, Parketxea edo natura-parkeko bisitarien zentroa topatuko dituzu.
  • (turismo.euskadi.eus)

Nola iritsi

Autoz:
A8 autobidea, Donostiarantz, Durangoko 88 irteera
Bi-623 eskualdeko errepidea

Autobusez:
Gasteiz eta Durango lotzen dituen linea (Continental Auto, Tel.: 945 28 64 66).

Ibilbidea

Bº Urkiola, Abadiño (Bizkaia) (Bizkaia)

Zatia 1

Toki Alaiko aparkalekutik Saibi mendira

Mugikortasun urriko pertsonentzat (MUP) egokia

Lerro-itxurako bide-tarte laburra, hormigoizko zoruarekin. Zabala da eta beheranzko malda dauka, motor bako gurpil aulkiz ibiltzeko eragozpenak sortzeko moduan. Labaintzeko aukera dago eta euritean putzuak sortu daitezke.

Zatiaren eta haren irisgarritasun mailaren deskribapena

Zatiaren distantzia
0,16 km
Zoladura
Hormigoia, kareharrizko galtzadarriak, hartxintxar fina eta asfaltoa
Oztopoak
  • Beheranzko malda leuna
  • Uretarako kanalizazioak
  • Zoru bustiarekin irristatzeko aukera

Kanpoko baliabiderako harrera ekipamendua zatian zehar

Badago harrera ekipamendua zati horretan?
Bai
Kanpoaldea: Aparkalekuak eta ekipamendurako sarbidea
Baliabidea garraiobideetatik gertu dago?
Autobus-geralekutik 400 metrora, goranzko aldapa apalarekin. Interpretazio-zentroko aparkalekutik 5 metrora.
Aparkatzeko eremurik dago?
Bai
Aparkalekuak. Egokitutako ibilgailuentzako gutxieneko dimentsioak dituzte?
Bai
Egokitutako sarbideak daude?
Bai
Sarbideetan aldaparik dago?
Ez
Sarbideetako aldapak egokiak dira mugikortasun urriko pertsonentzat?
Bai, besteren laguntzarik behar izan gabe
Eskudel eta/edo eskubandak daude?
Ez
Badago ekipamendura sartzeko seinalerik sarbide ondoan? Egokituta dago?
Ez
Sarbideak erabiltzaileak gidatzeko seinale egokiak ditu?
Bai
Barrualdea: Ezaugarri orokorrak
Ekipamenduko gune guztiek al dute egokitutako sarbidea?
Ez
Ate nagusiaren aurrean tranpala dago?
Bai
Sarbideetako aldapak egokiak dira mugikortasun urriko pertsonentzat?
Bai, besteren laguntzarik behar izan gabe
Badago oztoporik gabeko 150 zm-ko gutxieneko distantzia altzarien inguruan, bira edo maniobrak egin behar diren lekuetan?
Ez
Argiztapen sistema egokia da irakurtzeko, islarik gabe, ekipamenduaren gune guztietan?
Bai
Badago ordena logiko bat erakusketa aretoaren ibilbidearen noranzkoan, ikus daitezkeen geziez eta/edo seinale podotaktilez adierazia?
Ez
Badago Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia (IKT) irisgarririk?
Ez
Desgaitasun bisuala duten pertsonek IKT horiek erabil ditzakete?
Ez
Badago baliabiderik desgaitasun kognitiboa duten pertsonen ulermena errazteko?
Bai
Zer nolako baliabideak?
Botoi-ontziak eta pantaila interaktiboak.
Badago baliabiderik entzumen desgaitasun duten pertsonen ulermena errazteko?
Ez
Informazioa Braillez eta/edo audiogidetarako gailuetan
Ez
Badago komunik? Eta transferentzia eremua duen komun irisgarri bat gutxienez?
Bai
Transferentzia bi aldeetatik egin daiteke?
Ez
Konketen tipologia
Pultsadore
Badago ebakuazio planorik Braillez eta goi-erliebearekin?
Ez
Arreta pertsonalerako gunea
Irisgarritasunean trebatutako langilerik dago ekipamendu barruan?
Ez
Badute langileek pertsona desgaituekin komunikatzeko gaitasunen identifikazio plakarik edo antzeko bereizgarririk?
Ez
Oztoporik gabeko 150 zm-tik gorako distantzia kartelaren inguruan, aulki gurpildunean doazen pertsonek mugitzeko modua izan dezaten
Bai
Sarreratik ikus daitekeen mostradorea, sarrera errazteko, gune irisgarria 80 zm-tik gorako zabalerakoa izanik
Bai
150 zm-tik gorako oztoporik gabeko gutxieneko distantzia goiko mostradorearen inguruan
Bai
Mugikortasun urriko pertsonentzako bankuak edo atseden hartzeko euskarriak
Ez
Badago Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia (IKT) irisgarririk?
Bai
Desgaitasun bisuala duten pertsonek IKT horiek erabil ditzakete?
Ez
Badago baliabiderik desgaitasun kognitiboa duten pertsonen ulermena errazteko?
Bai
Zer nolako baliabideak?
Botoiak eta argi-seinaleak paneletan eta maketetan.
Badago baliabiderik entzumen desgaitasun duten pertsonen ulermena errazteko?
Ez
Badago IKTrik hainbat hizkuntzatan inguruaren eta zerbitzuen berri emateko?
Ez
Atseden hartzeko eremua
Harrerako ekipamenduan atseden hartzeko eremurik al dago?
Bai
Mahaiaren altuera 80 zm-koa gehienez (mahaiaren gainazalean neurtua). 70 zm-ko altuera taula barnehutsaren behealderaino; 50 cm-ko sakonera eta 80 zm-tik gorako zabalera
Bai
Denda
Harrerako ekipamenduan ba al dago denda bat edo gehiago?
Ez
Haurrentzako gunea
Harrerako ekipamenduan haurrentzako gunerik dago?
Bai
Zoru egokia eta oztoporik gabea
Bai
Material hezigarri egokituak
Ez
Erakusketa aretoa
Harrerako ekipamenduan erakusketa aretorik al dago?
Bai
Oztoporik gabe pasatzeko lekua, 150 zm-tik gorakoa
Bai
Mahaiaren altuera 80 zm-koa gehienez. 70 zm-tik gorako altuera taula barnehutsaren behealderaino; 50 zm-ko sakonera eta 80 zm-tik gorako zabalera.
Bai
Zentzumen indartuak (ikusmena, entzumena, dastamena, usaimena eta ukimena)
Ez
Botoiak eta sakagailuak: braillez, argidunak, soinuzkoak...
Ez
Azalpenetarako aretoa
Harrerako ekipamenduan azalpenetarako aretorik al dago?
Bai
Azalpenetarako aretoa: Diorama
Inguruan 90 zm-tik gorako distantzia oztoporik gabe
Bai
Irakurtzeko oholaren altuera 70 eta 120 zm bitartekoa
Bai
Argiztapen egokia ikusgai dagoena ikusi ahal izateko
Ez
Azalpenetarako aretoa: Maketa
Maketaren altuera 80 zm-koa gehienez. 70 zm-tik gorako altuera taula barnehutsaren behealderaino; 50 zm-ko sakonera eta 80 zm-tik gorako zabalera
Bai
Inguruan 90 zm-tik gorako distantzia oztoporik gabe
Bai
Azalpenetarako aretoa: Modulu interaktiboa
Inguruan 90 zm-tik gorako distantzia oztoporik gabe
Bai
Erraz sakatzeko botoiak
Bai
Funtzionamenduaren azalpena: aurretikoa, argia eta zehatza
Ez
Badago IKTrik hainbat hizkuntzatan inguruaren eta zerbitzuen berri emateko?
Ez
Azalpenetarako aretoa: argibide-taula
Inguruan 90 zm-tik gorako distantzia oztoporik gabe
Bai
Testu erakargarriak, argiak eta laburrak; titulu nagusi bat eta bost ideia nagusi gehienez
Bai
Argiztapen sistema egokia, ondo irakurtzeko, islarik eta ahalegin handia egin beharrik gabe
Ez
Piktogramak, informazio grafikoa... egotea
Bai
Informazioa braillez
Ez
Informazioa soinuzko euskarrian
Ez
Informazioa idatzizko euskarrian
Bai
Badago IKTrik hainbat hizkuntzatan inguruaren eta zerbitzuen berri emateko?
Ez
Badago Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia (IKT) irisgarririk?
Ez
Desgaitasun bisuala duten pertsonek IKT horiek erabil ditzakete?
Ez
Badago baliabiderik desgaitasun kognitiboa duten pertsonen ulermena errazteko?
Bai
Zer nolako baliabideak?
Botoiak eta argiak paneletan, multimedia-pantailetan.
Badago baliabiderik entzumen desgaitasun duten pertsonen ulermena errazteko?
Ez
Azalpenetarako aretoa: Testuak eta grafikoak
Kontraste handia hondoaren eta testuaren artean
Bai
Testu erakargarriak, argiak eta laburrak; titulu nagusi bat eta bost ideia nagusi gehienez
Ez
Argiztapen sistema egokia, ondo irakurtzeko, islarik eta ahalegin handia egin beharrik gabe
Ez
Oro har, interpretaziorako edukian ulertzen errazak diren kontzeptuak erabili dira
Ez
Tipografia egokia da irakurtzeko distantziei dagokienez
Ez
Azalpenetarako aretoa: Ikus-entzunezkoak
Ikus-entzunezko materialek azpitituluak eta/edo zeinu hizkuntza dituzte
Ez
Ikus-entzunezkoen lokuzioa erraz ulertzeko moduko lengoaiarekin egin da
Ez
Azalpenetarako aretoa: Erabilera anitzeko gela
Lekuen % 1 aulki gurpildunetan doazen pertsonentzat erreserbatuta daude
Ez
Plaza irisgarriak 120 zm-tik gorako zabalera duen larrialdietako irteeratik hurbil
Ez
Eserleku ezkutagarriak edo beso eraisgarriak dituzten eserlekuak, erabiltzaileak errazago transferitzeko
Ez

Interpretazio ekipamenduak

Zatian bidexkarik dago?
Bai
Sarbidea
Gauez argiztatuta dago?
Ez
Aparkalekuaren eta, halakorik balego, oztoporik gabeko bidexkaren hasieraren arteko gutxieneko lotura irisgarria
Bai
Laguntzarik gabe, laguntza pertsonalarekin edo laguntza teknikoarekin iragaitea ahalbidetzen duen aldapa?
Bai, pertsonen laguntzarekin
Desgaitasuna duten pertsonak eramaten dituzten ibilgailuei erreserbatutako aparkalekuak, indarreko araudiaren arabera. Leku guztien % 5 gutxienez
Ez
Aparkalekua, halakorik bada, seinaleztatuta Nazioarteko Irisgarritasun Ikurra lurzoruan jarrita eta/edo seinale bertikal batean.
Ez
Informazio kartela bidexkaren hasieran, luzera, ibilbidea, zailtasuna, iraupena eta aldapak adierazita, zatien arabera
Bai
Bidearen hasierako seinalea, 195 zm-tik beherako altuera batean
Bai
Ibilbidea
Hasierako seinale bertikalak
Bai
Seinale bertikal mota
Irakurrita
Lurzoru trinkoa, irristagaitza eta koskarik gabea ibilbide osoan, aulki gurpildun batez zirkulatu ahal izateko
Hormigoia, hartxintxarrak eta galtzada-harriak.
2 m-ko bideak, zoladuradunak, material deformaezina eta irristagaitza, testura desberdina eta gainerakoarekin kontrastatuta
Bai
Ibilbidearen zabalera 150 zm-tik gorakoa, tarteka 90 zm-ko estuguneekin.
Bai
Pasatzeko libre dagoen gutxieneko altuera 220 zm-koa
Bai
Atseden hartzeko eremuak
Ez
Hiri altzariak (iturriak, hornigailuak…) lerrokatuta oinezko ibilbidearen luzeran, soinu bidezko orientaziorako laguntza gisa
Ez
Norabide trenkada eta/edo zoladura podotaktila, alderdi garrantzitsu baten batez ohartarazteko
Ez
Tranpalak izatea, 150 zm-ko zabalerakoak gutxienez, bi aulki gurpildunen gurutzaketa errazteko
Bai
Laguntzarik gabe, laguntza pertsonalarekin edo laguntza teknikoarekin iragaitea ahalbidetzen duen aldapa?
Bai, pertsonen laguntzarekin
Zuhaitzetako adarrak ez dira ibilbidean sartzen 2,20 m-ko altueratik behera
Bai
50 zm-tik gorako desnibelak dituzten arrapalak, zubiak eta pasabideak, 90 zm-ko barandak, eskudelak bi altueratan dituztenak: 65-75 zm eta 95-105 zm
Bai
Ibilbidearen luzeraren eta hura zeharkatzeko behar den denboraren dimentsioak
200 metro joanean 10 minutu oinez
Zikloturistentzako bidea
Zati horretan zikloturistentzako biderik dago?
Ez
Begiratokia eta Behatokia
Begiratokia edo behatokia daude zati horretan?
Ez

Hezkuntza ekipamenduak

Naturaren ikasgela
Naturaren ikasgelaren bat dago zati horretan?
Bai
Naturaren ikasgela: Kanpoaldea
Aparkalekuaren eta Naturaren ikasgelaren barrualdearen arteko lotura irisgarria da
Bai
Desgaitasuna duten pertsonak eramaten dituzten ibilgailuei erreserbatutako aparkalekuak, indarreko araudiaren arabera. Leku guztien % 5 gutxienez
Ez
Aparkalekua, halakorik bada, seinaleztatuta Nazioarteko Irisgarritasun Ikurra lurzoruan jarrita eta/edo seinale bertikal batean.
Ez
Naturaren ikasgela: Barrualdea
Argiztapena egokia da?
Bai
Aldagela, dutxa eta probagela irisgarriak egotea, 1/10eko proportzio edo frakzioan
Ez
Gutxienez komun irisgarri bat izatea, edo 1/10 frakzioa
Bai

Jolaserako ekipamenduak

Jolas eremurik dago zati horretan?
Ez
Sarbidea
Laguntzarik gabe, laguntza pertsonalarekin edo laguntza teknikoarekin iragaitea ahalbidetzen duen aldapa?
Ez

Hondartzak

Hondartzarik dago zati horretan?
Ez

Balorazioak

Ez dago baloraziorik oraindik, zeren zain zaude zurea bidaltzeko?

Erantsi zure balorazioa

Zure esperientzia oso baliotsua da beste bidaiarientzat. Adierazi zure izena eta helbide elektronikoa zure nortasuna egiaztatzeko. Eskerrik asko!

Ibilbideak

Ibilbide gehiago inguru honetan

Bilbo Bizkaia sakon ezagutzeko eta bertan benetan gozatzeko ezin konta ahala ibilbide eta txango daude. Benetan merezi duten paisaia eta ingurune natural liluragarriak.

Ibilbide guztiak ikusi