Deskribapena

Mahasti landetxea Butroeko gaztelura begira dagoen landetxea da.
Gatika udalerrian dago, Bilbotik 21 km-ra eta Bilboko aireportutik 13 km-ra. Leku ezin hobea da hainbat egun lagunekin edo senideekin igarotzeko.
Txoko bakoitzak bakea transmititzen du eta energia onez inguratzen zaitu. Horregatik, hura ikusi bezain laster jakin genuen hemen hartu nahi genituela gure gonbidatuak, atseden egun batzuk pasa zitzaten.
Hiru solairuko etxe zabal eta ederra da. Beheko solairuan harrera, gela bat (mugikortasun urriko pertsonentzat egokitua), sukaldea, jangela eroso bat, tximinia duen egongela ikusgarria eta liburutegi bihurtutako solairuarte bat daude.
Egongelatik lorategira eta atarira irten gaitezke, mahaiak, aulkiak, bankuak eta egur-labe bat dituena.
Lehenengo solairuan lau logela daude, eta masaje- eta terapia-gela.
Teilatupean logela berezia dago, atsedengune batez, egongelaz eta ohe "king size" batez osatua.

Ezaugarriak eta zerbitzuak

Orokorra

Logela kopurua
6
Egokitutako logela kopurua, guztira
1
Garraio publikotik (egokitua) gertu egotea
Ez
Mugikortasun urriko bezeroei egokitutako Internet pointa
Ez
JAWS, ahots bidezko sistema duen Internet pointa
Ez
Desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarriak diren gune turistiko eta interesgarriei buruzko informazioa
Ez

Ostatuaren kokapena

48110, Gatika (Bizkaia)

Balorazioak

Ez dago baloraziorik oraindik, zeren zain zaude zurea bidaltzeko?

Erantsi zure balorazioa

Zure esperientzia oso baliotsua da beste bidaiarientzat. Adierazi zure izena eta helbide elektronikoa zure nortasuna egiaztatzeko. Eskerrik asko!

Ostatuak

Ostatu gehiago  inguruetan

Aurkitu zure beharretara egokitzen diren hotel eta ostatu irisgarri gehiago. Bilbao Bizkaian, atseden, konfort eta zerbitzu bikaina eskaintzen duten ostatuen sorta zabala duzu, behar duzun guztia izan dezazun.

Ostatu guztiak ikusi