Deskribapena

Baltzolako haitzuloak Urkiolako Parke Naturalaren barruan daude. Leku berezia da, bertan, euskal herriaren kultura, historia eta tradizioak oso agerian daudelako. 

Baltzolako haitzuloak izenez ezagutzen diren formazio natural hauek urek harrietan egindako higaduraren bidez sortu dira milaka urtetan zehar. Naturak egindako forma berezi hauei esker, Diman gehien bisitatzen den txokoetako bat da. 

Gune geologiko txiki hau, urtero milaka historialari, eskalatzaile, ekologista eta mendizalek bisitatzen dute helburu beraren bila: Baltzolako kobazuloek osatzen duten alderdiaz gozatzea.

Nola iritsi

Autobusez:
A39225 Bilbo-Lemoa-Otxandio-Ubide (Indusi geldialdia, 4073); 

Aparkalekuak: Indusi eta Baltzola auzoetan aparkatzeko aukera nahiz eta aparkaleku ofizialak ez izan.

Ibilbidea

Dima, Arratiako bailara (Bizkaia)

Zatia 1

Indusi auzotik Abaroko zubira eta haitzuloetara

Ez da egokia mugikortasun urriko pertsonentzat (MUP)

2 km inguruko ibilbidea da (joan-etorria), informazio-panelean hasten dena. Baltzola ibaiaren ibilbidea jarraitzen du, Abaroko tunel naturala zeharkatzen du eta Baltzolako Kobetako zulo handira heltzen da. Ibilbideak zailtasun txikia dauka eta familian joateko egokia da. Hala ere, bideak gorabeherak ditu eta harritsua da haitzuloaren inguruan eta barrualdean (barruan ez dago pasatzeko egokitutako biderik ezta eskudelik ere). Komeni da linternak/bekoki-argiak erabiltzea, leizearen erdian argitasunik ez dagoelako.

Zatiaren eta haren irisgarritasun mailaren deskribapena

Zatiaren distantzia
1,17 km
Zoladura
Bidearen zati batean eta haitzuloaren barrualdean bide harritsua da.
Oztopoak
  • Bidearen zati batean eta haitzuloaren barrualdean bide harritsua da.
  • Haitzuloetatik gertu harkaitzezko desnibelak daude.

Kanpoko baliabiderako harrera ekipamendua zatian zehar

Badago harrera ekipamendua zati horretan?
Bai
Kanpoaldea: Aparkalekuak eta ekipamendurako sarbidea
Aparkatzeko eremurik dago?
Bai
Aparkalekuak. Egokitutako ibilgailuentzako gutxieneko dimentsioak dituzte?
Bai
Egokitutako sarbideak daude?
Ez
Sarbideetan aldaparik dago?
Bai
Sarbideetako aldapak egokiak dira mugikortasun urriko pertsonentzat?
Ez
Eskudel eta/edo eskubandak daude?
Ez
Badago ekipamendura sartzeko seinalerik sarbide ondoan? Egokituta dago?
Bai
Sarbideak erabiltzaileak gidatzeko seinale egokiak ditu?
Bai
Barrualdea: Ezaugarri orokorrak
Sarbideetako aldapak egokiak dira mugikortasun urriko pertsonentzat?
Ez
Arreta pertsonalerako gunea
Irisgarritasunean trebatutako langilerik dago ekipamendu barruan?
Ez
Atseden hartzeko eremua
Harrerako ekipamenduan atseden hartzeko eremurik al dago?
Ez
Denda
Harrerako ekipamenduan ba al dago denda bat edo gehiago?
Ez
Haurrentzako gunea
Harrerako ekipamenduan haurrentzako gunerik dago?
Ez
Erakusketa aretoa
Harrerako ekipamenduan erakusketa aretorik al dago?
Ez
Azalpenetarako aretoa
Harrerako ekipamenduan azalpenetarako aretorik al dago?
Ez
Azalpenetarako aretoa: argibide-taula
Informazioa idatzizko euskarrian
Ez

Interpretazio ekipamenduak

Zatian bidexkarik dago?
Bai
Sarbidea
Gauez argiztatuta dago?
Ez
Aparkalekuaren eta, halakorik balego, oztoporik gabeko bidexkaren hasieraren arteko gutxieneko lotura irisgarria
Bai
Laguntzarik gabe, laguntza pertsonalarekin edo laguntza teknikoarekin iragaitea ahalbidetzen duen aldapa?
Bai, besteren laguntzarik gabe
Informazio kartela bidexkaren hasieran, luzera, ibilbidea, zailtasuna, iraupena eta aldapak adierazita, zatien arabera
Bai
Bidearen hasierako seinalea, 195 zm-tik beherako altuera batean
Bai
Ibilbidea
Hasierako seinale bertikalak
Bai
Seinale bertikal mota
Ibilbidea (flora, iraupena, historia eta kultura) eta interesguneei buruzko informazio-panel bisuala.
Lurzoru trinkoa, irristagaitza eta koskarik gabea ibilbide osoan, aulki gurpildun batez zirkulatu ahal izateko
Bidearen hasiera asfaltatu dago, ondoren lurrezko eta harrizko bidea dago eta bustita egoten diren guneak, ibai ondotik doalako. Tuneletik eta kobazuloetatik gertu dagoen bidea hainbat tamainatako harriz beteta dago. Ez da egokia gurpil-aulkian ibiltzeko.
Ibilbidearen zabalera 150 zm-tik gorakoa, tarteka 90 zm-ko estuguneekin.
Bai
Laguntzarik gabe, laguntza pertsonalarekin edo laguntza teknikoarekin iragaitea ahalbidetzen duen aldapa?
Ez
Zuhaitzetako adarrak ez dira ibilbidean sartzen 2,20 m-ko altueratik behera
Bai
Zikloturistentzako bidea
Zati horretan zikloturistentzako biderik dago?
Ez
Begiratokia eta Behatokia
Begiratokia edo behatokia daude zati horretan?
Ez

Hezkuntza ekipamenduak

Naturaren ikasgela
Naturaren ikasgelaren bat dago zati horretan?
Ez

Jolaserako ekipamenduak

Jolas eremurik dago zati horretan?
Ez
Sarbidea
Laguntzarik gabe, laguntza pertsonalarekin edo laguntza teknikoarekin iragaitea ahalbidetzen duen aldapa?
Ez

Hondartzak

Hondartzarik dago zati horretan?
Ez

Balorazioak

Ez dago baloraziorik oraindik, zeren zain zaude zurea bidaltzeko?

Erantsi zure balorazioa

Zure esperientzia oso baliotsua da beste bidaiarientzat. Adierazi zure izena eta helbide elektronikoa zure nortasuna egiaztatzeko. Eskerrik asko!

Ibilbideak

Ibilbide gehiago inguru honetan

Bilbo Bizkaia sakon ezagutzeko eta bertan benetan gozatzeko ezin konta ahala ibilbide eta txango daude. Benetan merezi duten paisaia eta ingurune natural liluragarriak.

Ibilbide guztiak ikusi