Turismo irisgarria
Aurkitu Bilbao Bizkaiak zuretzat duen guztia. Ongi Etorri.
Gelditu gure ostatuen artean
Denok merezi ditugu atseden hartzeko, deskonektatzeko, entretenitzeko, erlaxatzeko edo dibertitzeko egun batzuk. Ostatu irisgarriak ez dira luxua, behar bat baizik. Bilbo Bizkaian zure beharren araberako hotel eta ostatu ugari aurkituko dituzu.
Ostatuguztiak ikusiEsploratu eta ahalik eta gehien gozatu
Bilbo Bizkaia sakon ezagutzera gonbidatzen zaitugu, gure hiri, herri, kostalde eta hondartzetatik hasi, eta barrualderaino, gure mendi, ibai eta kobazuloekin... Barneratu lurralde paregabe honen historian, kulturan eta bizimoduan. Uste baino hurbilago duzu dena.
EsploratuEz joan horiek bisitatu gabe
Gozatu kulturaz eta arteaz gune kultural garrantzitsuenen bidez. Bisitatu Arriaga Antzokia bezalako eraikin historikoak edo Guggenheim Bilbao Museoa bezalako eraikin garaikideagoak, eta utziezu harritzen. Bizi Bilbo Bizkaia zure erara. Zeure zain gaude.
EzagutuMugarik gabe bidaiatu
Garraio-sarearen iritsiera-guneei buruzko informazioa dugu, ahalik eta konfiantzarik handienarekin iritsi ahal izan zaitezen. Aireportua, Termibus, tren-geltokiak, edo portuaren bidez, gure lurraldera iristeko aukera emango dizuten espazioak.
EsploratuZurekin bidaiatzen dugu
Gure enpresa eta zerbitzu turistiko egokituen sarea zurekin egongo da zure egonaldi osoan, ezer ez galtzeko eta Bilbo Bizkaia ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Bidaiatu kezkarik gabe.
Enpresa guztiak ikusi