Azken eguneratzea 09/06/2021
Ibilbidea - Getxoko Flysch-etik

Deskribapena
"Getxo flysch" izeneko ibilbidea Aixerrotako errotaren parean hasten da. Hura hasi eta metro gutxira, egokitutako komunak edukiko ditugu Aixerrotako errotaren aurreko aparkaleku batean. Ibilbidea Abra izeneko bokaleari begira hasten da, oztopo barik, zabal-zabal eta espaloi beheratuetatik erraz heltzeko moduan. Bertako informazio-panelak ez daude egokituta. Ibilbideak laua izateari utzi eta malda txikiko goranzko aldapa luzea hartuko du. Ibilbidearen interes historiko eta kulturaleko gunea den Galeako Gotorlekuaren aurretik eta ondoren atsedenlekuak daude. Hura atzean utzita, itsasoari begira dagoen atsedenleku baten ostean beherantz abiatzen da, eskertzeko moduko makurdura txikiko tarte batean zehar. Itsasoari begira dagoen beste atsedenleku zabal batera heldutakoan, egokitu bako informazio-panelak, iturria eta jarlekuak izango ditugu. Gune horretatik gure abiapuntua den Aixerrotako errotaraino kilometro bi daude. Gure ezkerrean itsasoa izango dugu ikusgai eta aurretik daukagun bideko zoru-mota aldatuko da. Apur bat aurrerago, goranzko aldapa labur baina nabarmena edukiko dugu. Ibilbidean zehar, egokitu bako informazio-panel interesgarriak topatuko ditugu. Tartekako harrizko jarlekuek atseginago egingo dute gure ibilbidea, bisitariari atsedena eskainita. Getxo Flysch izeneko ibilbideak, ia 5 kilometrotan zehar, Bizkaiko kostaldearen ikuspegiak eskaintzen dizkigu, goranzko eta beheranzko aldapekin, egokitutako zoruan. Aizkorriko hondartzara eramaten duen beheranzko aldapa (egokitu bako sarbidearekin) atzean utziko dugu. Ibilbidearen amaiera Aizkorriko hondartzaren aparkalekutik 25 bat metrora izango dugu, Getxo flysch ibilbidearen amaiera. Ez dauka egokitutako komunik. Aparkalekutik berrehun metrora, ibilbidearen amaieratik, autobus-geralekua ikusiko dugu (egokitu barik).
Azpimarratzekoak
- Aixerrotako Errota
- Galeako Gotorlekua
- Landaredian eta faunan aberatsa (Itsasoko hegaztiak eta Kostaldeko txilardiak)
- Flysch-a
Nola iritsi
Autoz:
BI-637 "Avanzada" errepidea. N-637 eta BI-637 errepideak hartu Errotatxu industrialderantz. BI-637 errepidetik Getxo/Berango irteera hartu. Segi aurrera ibilbide honetan: Errotatxu industrialdea; Tomas Ormaza Estrata; Gabriel Ramos Uranga kalea; Santa Marinako Haitzak kalea; eta Faro Errepidea Galea Errepiderantz.
Metroz:
"Bidezabal" metro-geltokia. Oinez bi kilometrora Galea pasealekuraino helduko da.
Autobusez (Bizkaibus) lineak:
A3411: Bilbao – Getxo
A3414: Bilbao – Getxo (Artxandako tuneletatik)

Ibilbidea
Getxo (Bizkaia)Zatia 1
Aixerrotako aparkalekutik Aizkorriko hondartzako aparkalekura
Mugikortasun urriko pertsonentzat (MUP) egokia
Getxo Flych ibilbidea, 4 kilometro eta erdi baino gehiagoko distantziarekin (joanekoa) eta sarbide erraza duena, oso aukera baliagarria da bertan zenbait aldaketa egiteko eta ibilbide egokitu batean eraldatu ahal izateko. Zoru egokia du hura osatzen duen bidean, irristagaitza eta arrapalarik gabe. Itsasoko bistak ibilbidearen% 90 baino gehiagotan, baranda ia ibilbide osoan, begiratoki desberdinak, atsedenlekuak, horietako batean iturria eta zerbitzu publikoak egokituta hasierako puntutik metro batzuetara dagoen aparkalekuan. Azken puntuak, Azkorri hondartzako aparkalekuak, ez ditu zerbitzu publiko egokituak, baina autobus geltokia dago 100 metrora (egokitu gabea).
Zatiaren eta haren irisgarritasun mailaren deskribapena
- Zatiaren distantzia
- 5,00 km
- Zoladura
- Hormigoi
- Oztopoak
-
- Atal ilunetan euria egonez gero putzuak aurkitzeko aukera dago. Neguan izozteko arriskua.
Kanpoko baliabiderako harrera ekipamendua zatian zehar
- Badago harrera ekipamendua zati horretan?
- Ez
Kanpoaldea: Aparkalekuak eta ekipamendurako sarbidea
- Sarbideetako aldapak egokiak dira mugikortasun urriko pertsonentzat?
- Ez
- Eskudel eta/edo eskubandak daude?
- Ez
Barrualdea: Ezaugarri orokorrak
- Sarbideetako aldapak egokiak dira mugikortasun urriko pertsonentzat?
- Ez
Arreta pertsonalerako gunea
- Irisgarritasunean trebatutako langilerik dago ekipamendu barruan?
- Ez
Atseden hartzeko eremua
- Harrerako ekipamenduan atseden hartzeko eremurik al dago?
- Ez
Denda
- Harrerako ekipamenduan ba al dago denda bat edo gehiago?
- Ez
Haurrentzako gunea
- Harrerako ekipamenduan haurrentzako gunerik dago?
- Ez
Erakusketa aretoa
- Harrerako ekipamenduan erakusketa aretorik al dago?
- Ez
Azalpenetarako aretoa
- Harrerako ekipamenduan azalpenetarako aretorik al dago?
- Ez
Interpretazio ekipamenduak
- Zatian bidexkarik dago?
- Bai
Sarbidea
- Gauez argiztatuta dago?
- Bai
- Aparkalekuaren eta, halakorik balego, oztoporik gabeko bidexkaren hasieraren arteko gutxieneko lotura irisgarria
- Bai
- Laguntzarik gabe, laguntza pertsonalarekin edo laguntza teknikoarekin iragaitea ahalbidetzen duen aldapa?
- Bai, pertsonen laguntzarekin
- Desgaitasuna duten pertsonak eramaten dituzten ibilgailuei erreserbatutako aparkalekuak, indarreko araudiaren arabera. Leku guztien % 5 gutxienez
- Bai
- Aparkalekua, halakorik bada, seinaleztatuta Nazioarteko Irisgarritasun Ikurra lurzoruan jarrita eta/edo seinale bertikal batean.
- Bai
- Informazio kartela bidexkaren hasieran, luzera, ibilbidea, zailtasuna, iraupena eta aldapak adierazita, zatien arabera
- Ez
- Bidearen hasierako seinalea, 195 zm-tik beherako altuera batean
- Ez
Ibilbidea
- Hasierako seinale bertikalak
- Ez
- Norabide trenkada eta/edo zoladura podotaktila, alderdi garrantzitsu baten batez ohartarazteko
- Ez
- Tranpalak izatea, 150 zm-ko zabalerakoak gutxienez, bi aulki gurpildunen gurutzaketa errazteko
- Bai
- Laguntzarik gabe, laguntza pertsonalarekin edo laguntza teknikoarekin iragaitea ahalbidetzen duen aldapa?
- Bai, pertsonen laguntzarekin
- Oinezko ibilbideen bidezko desnibelak
- Ez
- Zuhaitzetako adarrak ez dira ibilbidean sartzen 2,20 m-ko altueratik behera
- Bai
- 50 zm-tik gorako desnibelak dituzten arrapalak, zubiak eta pasabideak, 90 zm-ko barandak, eskudelak bi altueratan dituztenak: 65-75 zm eta 95-105 zm
- Ez
- Ibilbidearen luzeraren eta hura zeharkatzeko behar den denboraren dimentsioak
- 5 km joanekoa bakarrik Iraupena: ordu eta erdi
Zikloturistentzako bidea
- Zati horretan zikloturistentzako biderik dago?
- Bai
- Argiztapena egokia da?
- Bai
- Hormigoizko zoladura trinkotua eta taula
- Bai Hormigoia
- Lurzoru oholduna izanez gero, haien arteko tartea 1 zm-tik beherakoa izango da, eta gune jakinetan gehienez 90 zm-ko estuguneak izango ditu.
- Bai
- 150 zm-ko zabalera, norabide bakarreko erraietan, eta 220 zm, bi norabidekoetan
- Ez
- 200 zm-ko altuera oztoporik gabe
- Bai
- Gehieneko abiadura eta bidegurutze arriskuetarako seinale egokiak
- Ez
Begiratokia eta Behatokia
- Begiratokia edo behatokia daude zati horretan?
- Bai
- Lotura irisgarria aparkalekutik, halakorik balego, ekipamenduraino, indarreko araudiaren araberakoa. Oztoporik gabeko azalera, gutxienez 90 zm-ko zabalera, oztoporik gabeko 220 zm-ko altuera eta gurpil-aulkian zirkulatzeko aukera ematen duen lurzoru trinkoa dituena
- Ez
- Desgaitasuna duten pertsonak eramaten dituzten ibilgailuei erreserbatutako aparkalekuak, indarreko araudiaren arabera. Leku guztien % 5 gutxienez
- Bai
- Aparkalekua, halakorik bada, seinaleztatuta Nazioarteko Irisgarritasun Ikurra lurzoruan jarrita eta/edo seinale bertikal batean.
- Bai
- Interpretaziorako taula, braillez, soinuzko euskarriarekin, euskarri grafikoarekin, piktogramekin eta abarrekin.
- Ez
- Badago IKTrik hainbat hizkuntzatan inguruaren eta zerbitzuen berri emateko?
- Ez
- Badago baliabiderik desgaitasun kognitiboa duten pertsonen ulermena errazteko?
- Ez
- Badago baliabiderik entzumen desgaitasun duten pertsonen ulermena errazteko?
- Ez
- Ibilbidearen luzeraren eta hura zeharkatzeko behar den denboraren dimentsioak
- 5km Ordu eta erdi
Hezkuntza ekipamenduak
Naturaren ikasgela
- Naturaren ikasgelaren bat dago zati horretan?
- Ez
Jolaserako ekipamenduak
- Jolas eremurik dago zati horretan?
- Bai
Sarbidea
- Argiztapena egokia da?
- Bai
- Lotura irisgarria aparkalekutik, halakorik balego, ekipamenduraino, indarreko araudiaren araberakoa. Oztoporik gabeko azalera, gutxienez 90 zm-ko zabalera, oztoporik gabeko 220 zm-ko altuera eta gurpil-aulkian zirkulatzeko aukera ematen duen lurzoru trinkoa dituena
- Ez
- Desgaitasuna duten pertsonak eramaten dituzten ibilgailuei erreserbatutako aparkalekuak, indarreko araudiaren arabera. Leku guztien % 5 gutxienez
- Bai
- Laguntzarik gabe, laguntza pertsonalarekin edo laguntza teknikoarekin iragaitea ahalbidetzen duen aldapa?
- Ez
- Aparkalekua, halakorik bada, seinaleztatuta Nazioarteko Irisgarritasun Ikurra lurzoruan jarrita eta/edo seinale bertikal batean.
- Bai
Kanpoaldea
- Mahaien eta eserlekuen % 10 irisgarriak dira?
- Ez
- Baldin balego, gutxienez sarbide irisgarri bat egotea
- Ez
Hondartzak
- Hondartzarik dago zati horretan?
- Bai
Hondartzako aparkalekua
- Kartelak informazio monolito orokorrarekin, hondartza eremu irisgarrirako sarreran
- Ez
- Desgaituentzat erreserbatutako aparkalekuak
- Bai
- Pasabideak eta sartzeko arrapalak lotuta daude
- Ez
Hondartzari buruzko informazioa
- Ia itsasertzera iristen diren pasabideak
- Ez
- Komun ontzi, aldagela, dutxa eta oinak garbitzeko gune egokituak
- Ez
- Desgaitasuna duten pertsonentzako gunea duten itzalkinak
- Ez
- Aulki eta makulu anfibioak
- Ez
- Kirol egokituak egiteko aukera
- Ez
- NOVAF makina (egokitutako ibilgailu mota bat) dago
- Ez
- Bainatzen laguntzeko langileak
- Ez
- Ikusizko eta soinuzko gailuak, zentzumen desgaitasunak dituzten pertsonentzat
- Ez
- Buiak eta sareak?
- Bai
- Identifikatzeko eskumuturrekoak?
- Ez
Balorazioak
Ez dago baloraziorik oraindik, zeren zain zaude zurea bidaltzeko?